SU TA GAR. Aitor Gorosabel

0
1096

Euskal heavyaren erregeak bueltan dira. Su Ta Gar taldeak zuzenean grabaturiko bere lehenengo diskoa kaleratu du Gor diskoetxearen bitartez. Jo ta ke du izunburua eta lan bikoitza dugu. Abesti famatuenekin batera (23 guztira), bi  berezitasun: La Pollaren No somos nada bertsioa, eta nahiko ezezaguna den Eromena kantua, 1998an Iparraldeko bilduma batean argitaratua bakarrik. Eibartarren historioa era bikainean jasotzen duen KD honi buruz gauz gehiago jakiteko, Aitor Gorosabel gitarrajole eta abeslariarekin hitzegin genuen.

– Nolatan aldatu duzue baterijolea?

– Ibanek ez ditu taldearen espektatibak bete, eta bota egin dugu. Taldearen erabakia izan da, guk urte bukaera arte egotea nahi genuen, baina berak ez du nahi izan. Orain Galderrekin hasi gara berriro ere, momentuz probisionalki. Geroago ikusiko dugu zer pasatzen den.

– Kostata, baina azkenik iritsi da taldearen zuzeneko lehen diskoa.

– Kaleratzeko asmoa aspaldikoa zen. Estudioko laugarren diskoa ondoren ateratzeko ideia genuen, baina Borxaren istripua eta gero, proiektua alde batera utzi eta orain arte ez dugu posible izan argitaratzea. Uda ta gero hasi ginen zuzeneko diskoa prestatzen, beraz ia urte bateko lana izan da guztira.

– Zuzeneko bideoa kaleratu zenuten ihaz, orain berriz KDa. Ez da zuzeneko material gehiegi segidan?

– Batak ez du bestearekin zerikusirik. Bideoa Homo Sapiens? biraren dokumentoa da batez ere, disko horren konplementu moduan. KDa berriz gure bizitza guztiaren historioa jasotzen du, perspektiba zabalagoarekin.

– Zergatik Jo ta ke izenburua?

– Alde batetik abestiagatik, eta bestetik esanagaiatik. Izenburu honekin taldeak etsi gabe edo “a tope” jarraitzen duela adierazi nahi dugu.

– Zuen abesti famatuena da. Idazterakoan, ahin mitikoa bihurtuko zenik pentsatzen zenuten?

– Gure lehenengotariko abesti bat da. Hitz horrek Iker Rokandiok egin zuen, eta naiz eta garai hortan taldeak ez jakin oraindik euskeraz edo gazteleraz abestu behar zuen, Jo ta ke abesterakoan, euskaraz egin behar genuela konturatu ginen. Gogoratzen dut oso gustora jotzen genuela, behin eta berriro errepikatuz lokalean. Asko motibatzen gintuen, eta abesti bukaeran agertzen diren “eh eh eh” oihu horiek, emozionatuak geundenelako sartu genituen.

– KDa lau kontzertuetan grabatuta dago. Errezago bakar batean baino?

– Bai, kortzertu bakar batean grabatu ezkero presio asko dago. Gainera, pena litzateke abesti on bat gaizki sonatzea, eta gu, onerako edo txarrerako, oso perfekzionistak gara. Baina lau kontzertuak grabatzea (Zizur, Amurrio, Berriozar eta Eibarren) lan asko suposatu digu, abestiak aukeratzea oso zaila izan baita.

Errepertorioaren aukeraketan zaleen iritzia kontutan hartu duzue.

– Bai, Borxaren ideia izan zen zaleek abestiak bozkatzea taldearen web-orriaren bitartez. Jarraitzaileen gustuak eta gureak antzekoak izan dira. Hala ere boto asko jaso dituzten abesti asko kanpoan geratu dira, Gudari adibidez. Nahiz eta diskoa bikoitza izan, denak sartzeko lekua ez zegoen. Abestien aukeraketan azken erabakia gurea izan zen hala ere.

-Eta La Pollaren bertsioa?

– Bakarrik Eibarren jo genuen. Asko miresten dugu La Polla, Euskal Herrian fenomeno soziologikoa kontsidera daiteke. Nik 16 urterekin hasi nintzen heavya entzuten, baina 14 urterekin ezagutu nuen La Polla. Handiak dira.

– Zuzeneko diskoarekin errezago izango al da kanpoan saltzea?

– Espektatibak oso onak dira, bai Euskal Herrian, bai Estatuan. Gure merkatua hemen dago hala ere: 15.000 kopiatik gora saltzen ditugu Euskadin eta 1.500-2.000 kopia Estatuan.

– Gor diskoetxearekin hobekuntza nabaritu duzue Estatuan?

– Zertxobait hobeago behar bada bai, baina antzekoa. Gure nahia estatuan gehiago sartzea da, baina hemen dugun arazo politikoarekin eta euskeraz abeztuz, oso zaila da. Baina ez da bakarrik euskeraren kontua, ingelesa jaun ta jabe da mundu osoan.

– Euskal talde heavy asko sortu dira azken aldian. Gustoko?

– Talde dexente atera dira. Nik Idi Bihotz eta Asgarth ezagutzen ditut bakarrik, eta ez abesti gehiegi. Ez dakit, antzekotasun handia dute gurekin, baina normala da, Su Ta Gar-ek bidea ireki baitzuen lehen diskoarekin. Asgarth-en kasuan, beraien kontzertu bat ikusi nuen orain dela gutxi telebistan, eta gustatu zitzaidan. Heavy klasikoa asko maite dutela garbi dago. Jokaera eta fideltasun horiek gaur egun ez dira gehiegi ikusten. Pozten nau, ¡dena ez du metal futurista izan behar!

– Baina zuen heavya denborarekin aldatu egin da…

– Gure lehen diskoa klasikoagoa zen, Judas Priest edo Iron Maiden-en kutsuarekin. Baina garai hortan Metallica, Annihilator edo Anthrax bezalako taldeak ezagutu genituen, nahiz eta lehen grabazio hortan ez isladatu, baina bai hurrengoetan. Gero Pantera eta horrelakoak entzuten genituen,… Eboluzionatu dugu, nahiko azkar gainera. Disko bakoitza ezberdina da. Baina Homo sapiens?ekin lehen garaietara jo genuen berriro ere.

– Eta gaur egun zer entzuten duzu?

– Azken aldian errebistetan etortzen diren bildumak, edo bestela disko zaharrak.

– Kontzertuetara joaten al zara oraindik?

– Askotara ez, egia esan. Azkenekoa Halford Bergaran; oso ondo. Ihaz Iron Maiden ikusi nuen belodromoan, eta hauekin oso gustora atera nintzen baita ere. Talde mitikoak generalean beti ikusten ditut. Annihilator-en kontzertua, Overkill-ekin batera Jam aretoan, oso potentea iruditu zitzaidan.

– Eta zuek kontzertu asko emango al dituzue urrengo hilabeteetan?

– Bai, betiko moduan edo behar bada gehiago. Gainera zuzeneko disko batekin jendeak abesti guztiak ezagutzen ditu, eta kontzertuetan giroa ez da hozten.

Testua: Aitor Zubizarreta

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.