DONOSTIAKO PIRATAK. Musika Lehiaketa

0
844

DONOSTIAKO PIRATAK

Donostia eta inguruetako taldeek Donostiako Aste Nagusian merezi duten lekua eskaintzeko asmoarekin, Donostiako Piratok 6. MUSIKA LEHIAKETA antolatu dugu. Aurreko urteetako esperientzia ona, urtero izaten duen harrera ezinhobea eta parte hartze zabala ikusirik, aurten ere musika lehiaketa antolatzea erabaki dugu.

:: OINARRIAK ::

> Donostia eta inguruetako musika taldeei zuzendua (Oarsoaldea: Pasaia,
Errenteria-Orereta, Lezo eta Oiartzun; eta Buruntzaldea: Andoain, Hernani, Astigarraga,
Usurbil eta Lasarte-Oria).

> Maketa edo disko auto-ekoiztu bat (gehienez) argitaratu duten taldeek parte
har dezakete. Hasiberriei dago zuzendua ekimena.

> Musika estilo bereizketarik ez da egingo, baina oreka bat bilatuko da hautaketari
begira.

> Hizkuntzari dagokionez, euskaraz abesten duten taldeek lehentasuna izango dute.

> Parekidetasuna kontutan hartuko da.

> Parte hartzeko talde bakoitzak 3 abesti eta taldearen informazioa
(biografia laburra, argazkia eta harremana) bidali beharko ditu Donostiako Piraten
posta elektronikora: izanpirata@gmail.com

> Parte hartzeko epea maiatzaren 25ean bukatuko da.

> Aurkeztutako lan guztien artean, sei talde sailkatuko dira Donostiako Kafe Antzokian(DOKAn) egingo diren zuzeneko finalerdietarako. Hiruna talde egun bakoitzeko, Maiatzaren 31a ostirala, eta Ekainaren 7a ostirala.

> Zuzenekoetan epaimahaiak taldeen jarrera eta proposamena baloratuko du.

:: SARIAK ::

> Finalerdietako bi talde hautatuek Donostiako Piraten Aste Nagusian kontzertua
eskainiko dute, Donostiako Piraten gunean. Epaimahaiak talde 1 aukeratuko du eta
kontzertuetara hurbiltzen diren lagunek bigarrena.

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

Información básica sobre protección de datos Ver más

  • Responsable: INFOROCK KULTUR ELKARTEA.
  • Finalidad:  Moderar los comentarios.
  • Legitimación:  Por consentimiento del interesado.
  • Destinatarios y encargados de tratamiento:  No se ceden o comunican datos a terceros para prestar este servicio. El Titular ha contratado los servicios de alojamiento web a Nominalia que actúa como encargado de tratamiento.
  • Derechos: Acceder, rectificar y suprimir los datos.
  • Información Adicional: Puede consultar la información detallada en la Política de Privacidad.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.