BOGA BOGA METAL FEST 2013. Kronika

1
1832

DAWNMASTER + HOTZIKARA + GABEZIA

Data: 2013ko irailak 7a. Tokia: Doka, Donostia. Jende kopurua: 80 pertsona. Prezioa: 5€

Lehengo urtean bezala, aurten ere INFOROCKen kontzertuen denboraldi berria hasteko, etxeko hiru taldez osaturiko “Boga Boga Metal Fest” jaialdiaz gozatu genuen aurreko larunbatean Dokan. Dawnmaster urnietarrek melodia puntua gehitu zioten arren, aurtengo kartela metal zuzen eta astunera bideratu genuen Usurbilgo Hotzikara eta Lasarteko GABEZIArekin.

Azken hauek izan ziren eszenatokira igotzen lehenak, euren estreineko “Gizakia Etsai” lana aurkeztera. “Ametsa Izan Dela” eta “Utae Kita” bezalako kantuek berezko indarra dute eta taldea saltoka eta zalegoa animatzen aritu zen etengabe, System Of A Downen “Deer Dance”  ezagunarekin ere bertaratutakoak mugiaraztea lortu ez zuten arren. Kontzertu ederra eskaini zuten, soinu oso garbiarekin eta baita hainbat gehigarri originanalekin ere, kantu batean bateriaren atzeko pantailan proiektatu zuten hegaztien hilketaren kontrako bideoa edo kontzerturako sarrerarekin batera oparitzen zuten diskoa esaterako, euren musika jendartean zabaltzeko modu eraginkorra. Amaierako “Laid To Rest” bertsioa izan zen tamalez emanaldiaren puntu gorena, espero dugu denborarekin ikusleek euren kanta propioak hobeto ezagutu eta kontzertuetan ere harrera beroago izango dutela.

Ondoren HOTZIKARAren txanda iritsi zen. Taularatze basatia gauzatu zuten “Justizia”rekin, hasieratik argi utziz talde eskarmentatua direla, urteak daramatzate gaztetxe eta hainbat antrotan egurra ematen eta hau nabaria da euren erabateko sinkronizazioan. Amorruz beteriko kontzertu bikaina eskaini zuten, soinu bortitza eta, nola ez, Illarra abeslariaren show partikularrarekin, antzezlari gisa lurrean biraka, hainbat oihu eta salto eginez ibili baitzen, jendartera jaitsi eta zaleen partehartzea etengabe eskatuz. Eta baita lortu ere, “Zerri Habil Begira”n oholtza aurrean izandako mosha laburra  izan zen arren. Bigarren diskoa prestatzen dabiltza eta bertan izango diren hiru abesti ere jo zituzten, baita lehen inpresio positiboa transmititu ere, orain arte bezain basatiak baina pasarte eta lanketa geihagokoak dirudite. Zaleengana zuzenentzean katxondeoa beti nagusi, “Roots Bloody Roots” bertsioa  eta euren kanta ezagunena duten “Gillotina”rekin kontzertua borobildu zuten. Zuzeneko latza!

Gaueko azkenak izan ziren DAWNMASTER, aurreko kontzertuaren mailan egotearen eginkizun zaila aurretik zutelarik, baina hau ez da txapelketa bat; taldeen artean ere giro ona nabaritu zen kontzertuetan, lehenik eszenatokian izandakoak ondoren azpian baitzeuden besteak animatzen. Urnietarrek ere lan berria aurkeztu zuten, disko oso baten aurrerapen bezala kaleratu duten hiru kantako “Final Breath” EP laburra. Eszenatokietatik kanpo egon diren denbora honetan euren soinua eta estiloa sendotu dituzte, melodia, bateriako xehetasunak, ahotsak… dena zainduago eta borobilago osatuz, heldutasunaren bidean dira. Gonzalo Amas gitarjole berriarekin gainera inoiz baino konpaktuago sonatu zuten. Bertsio pare batekin ere animatu ziren, lehenengoa benetan harrigarria, bere estilotik atera eta metalera bihurtu zuten David Guettaren “Titanium” kantua izan baitzen, non Xabiren ahots lanketa bereziki azpimarratu behar dugun. Tonalitate altuetan indartsu eta ziurtasun handiz aritu zen, pitzadurarik gabe. Bigarren bertsioa aretoa sutan jarri zuen Sepulturaren “Refuse Resist” mitikoa izan zen, zeinak gaueko mosh nabarmenena eragin zuen; eta beste kantu propio pare baten ondoren emanaldia txalo artean amaitu zuten.

Kontzertu denboraldi berriaren hasiera ederra, etxeko hiru talderen kontzertu txukunei eta bertaratutakoek sorturiko giro politari esker. Hurrengoa ere Dokan bertan, urriaren 26ean, SARATOGAren agurra izango den birako euskal data bakarra!!

Testua: Mikel Yarza

Argazkiak: Iñigo Malvido

GABEZIA

[pe2-gallery album=»http://picasaweb.google.com/data/feed/base/user/103407918133797683929/albumid/5926020165727744081?alt=rss&hl=en_US&kind=photo» ]

HOTZIKARA

[pe2-gallery album=»http://picasaweb.google.com/data/feed/base/user/103407918133797683929/albumid/5926020409757539825?alt=rss&hl=en_US&kind=photo» ]

DAWNMASTER

[pe2-gallery album=»http://picasaweb.google.com/data/feed/base/user/103407918133797683929/albumid/5926019905505554673?alt=rss&hl=en_US&kind=photo» ]

1 COMENTARIO

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.