Inicio NOTICIAS MUSIKA LEHIAKETA. Finalistak!

MUSIKA LEHIAKETA. Finalistak!

0
MUSIKA LEHIAKETA. Finalistak!

Harrera bikaina izan du aurtengo DONOSTIAKO PIRATEN MUSIKA LEHIAKETAk. Bi finalerdiak egin ondoren, epaimahaiak eta kontzertuetara etorritakoek hartu dute erabakia. Hona hemen, Piraten Aste Nagusian Trinitate plazan kontzertua eskainiko duten hiru talde irabazle edo hautatuen izenak:

SKAKEITAN
(ikusleek aukeratua)
OREINDIK
GAUEKO ITZALAK

Hogeitik gora talde aurkeztu ziren musika lehiaketara, eta horietatik, seik parte hartu zuten finalerdietan. Aurrenekoan SKAKEITAN, OREINDIK eta EX-PAÑOLAK aritu ziren. Bigarrenean, berriz, THE HOSTILE, HAUTESKUNDEAD eta GAUEKO ITZALAK. Oro har, musika lehiaketaren balorazioa oso ona da, eta beste behin ere, talde hasiberri eta gazteek tartea izango dute Donostiako Aste Nagusian. Eskerrik beroena parte hartu duten talde guztiei, finalerdietara hurbildutakoei eta lehiaketa babestu dutenei.

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí