SUICIDAL TENDENCIES. Zuzenean!
SUICIDAL TENDENCIES + GUEST
21:00 UZTAILAREN 31a, ASTEARTEA
Hard Core1981ean Venicen (Kalifornia) sortu Suicidal Tendencies taldeko burua Mike Muir kantaria da. Suicidal Tendencies hardcoretik hurbiltzen da, baina funk metaletik ere, dohain berezi batekin izpirituan oso punkia den musika nahas-mahas alimaleko bat sortzeko!
Suicidal Tendencies taldea aski egongaitza da, baina ez du horrek konboa trabatzen mota horretako erreferentziak bilakatu diren albumak ateratzeko: Suicidal Tendencies (1983), How Will I Laugh Tomorrow While I Can’t Even Smile Today (1988), Lights…Camera…Revolution! (1990), eta The Art of Rebellion (1992) agertzen dira urte haietako panteoian. Mike Muirek Infectious Groovesen parte hartzen du ere eta Cyco Miko gisa bezala agertzen, gehien bat Suicidal Tendencies 1995ean bereizi denetik. 1997an gertatu taldearen itzulerak ez du arrakastarik izan, Freedumb (1999) eta Free Your Soul and Save My Mind (2000) arrunt entrabalekoak izanki. Suicidal Tendenciesek album berri bat ateratzen du 2012an, azken saiakera egin hamabi urteren buruan.
Prezio Normala 20 € / Berezia 16 €
Publicar comentario