MUSIKA LEHIAKETA. Donostiako Piratak

0
828

Donostiako Piraten MUSIKA LEHIAKETA bide onetik doa. Pasa den astean lehen finalerdia egin ondoren, bigarrenaren txanda iritsi da. Larunbat honetan, ekainak 18, hiru talde izango dira Donostiako Kortxoenea gaztetxeko oholtza gainean: Gaueko Itzalak, Hauteskundead eta The Hostile. Lehenengo finalerdiak izandako harrera bikaina berdindu edo hobetu nahi genuke.

Bigarren finalerdia, ekainak 18 (larunbata) | 20:00 – 2€

GAUEKO ITZALAK (Heavy Metal, Lasarte-Oria)

HAUTESKUNDEAD (Hardcore/Metal, Donostia)

THE HOSTILE (Rock, Donostia)

Kontzertuetara hurbiltzen diren ikusleek Donostiako Aste Nagusian joko duten hiru taldeetatik bat aukeratu ahal izango dute bozkaren bidez. Beste bi taldeak epaimahaiak hautatuko ditu.

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.