MUSIKA LEHIAKETA. Donostiako Piratak

0
706

Donostiako Piraten MUSIKA LEHIAKETA bigarren urratsera iritsi da. Aukeztu diren talde guztietatik, epaimahaiak SEI hautatu ditu finalerdietarako. Oro har, parte hartzea zabala eta askotarikoa izan da. Hona hemen, aukeratuak izan diren sei taldeak: Ex-Pañolak, Gaueko Itzalak, Hauteskundead, Oreindik, Skakeitan eta Yelow Page.

Finalerdiak ekainaren 10 eta 18an izango dira, Donostiako Gros auzoko Kortxoenea gaztetxean. Bakoitzean hiruna taldek parte hartuko dute.

Lehen finalerdia, ekainak 10 (ostirala) | 20:00 – 2€

SKAKEITAN (Ska/Reggae, Donostia)
OREINDIK (Funk rock, Donostia)
EX-PAÑOLAK (Punk rock, Oiartzun)

Bigarren finalerdia, ekainak 18 (larunbata) | 20:00 – 2€

GAUEKO ITZALAK (Heavy Metal, Lasarte-Oria)
HAUTESKUNDEAD (Hardcore/Metal, Donostia)
YELOW PAGE (Hardcore/Rock, Pasaia)

Kontzertuetara hurbiltzen diren ikusleek Donostiako Aste Nagusian joko duten hiru taldeetatik bat aukeratu ahal izango dute bozkaren bidez. Beste bi taldeak epaimahaiak hautatuko ditu.

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.