MUSIKA LEHIAKETA 2011. Prest!

0
693

Musika talde hasiberriei Donostiako Aste Nagusian merezi duten lekua eskaintzeko asmoarekin, aurten ere, Donostiako Piraten MUSIKA LEHIAKETA antolatu dugu. Bereziki, Donostia eta inguruetako (Oarsoaldea zein Buruntzaldea) musika taldeei zuzendurikoa da.

Parte hartzeko epea: maiatzak 26 (osteguna).

:: OINARRIAK ::

Donostia eta inguruetako musika taldeei zuzendua (Donostialdea, Oarsoaldea eta Buruntzaldea: Pasaia, Errenteria-
Orereta, Lezo, Oiartzun, Hernani, Astigarraga, Usurbil, Lasarte-Oria, Andoain).

Soilik maketa edo disko auto-ekoiztu bat (gehienez) argitaratu duten taldeek parte har dezakete. Hasiberriei dago zuzendua.

Musika estilo bereizketarik ez da egingo, baina oreka bat bilatuko da hautaketari begira.

Hizkuntzari dagokionez, euskaraz abesten duten taldeek lehentasuna izango dute.

Parte hartzeko talde bakoitzak gutxienez 3 abesti eta taldearen informazioa (biografia laburra, argazkia eta harremana) bidali beharko ditu Donostiako Piraten posta elektronikora: izanpirata@gmail.com

Parte hartzeko epea maiatzaren 26an bukatuko da.

Aurkezten diren talde guztietatik 6 hautatuko ditu epaimahaiak finalerdietarako. Bakoitzean hiru taldek joko dute eta Donostiako Gros auzoko Kortxoenea gaztetxean ariko dira. Epaimahaiak bi talde aukeratuko ditu eta kontzertuetara hurbiltzen direnek hirugarrena.

Epaimahaia musika adituek eta Donostiako gazte mugimenduko pertsonek osatuko dute.

:: SARIAK ::

Finalerdietako hiru talde hautatuek Donostiako Piraten Aste Nagusian kontzertua eskainiko dute, Trinitate plazan.

DONOSTIAKO PIRATAK
www.izanpirata.info

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.