Inicio NOTICIAS DONOSTIAKO PIRATAK. Programazioa

DONOSTIAKO PIRATAK. Programazioa

0
DONOSTIAKO PIRATAK. Programazioa

 2014ko Donostiako Piraten Aste Nagusiko musika egitaraua

 

cartel piratas 2014

 

Donostiako Piratek lotuta dugu 2014ko Aste Nagusiko musika egitaraua. Azken urteotan
bezala, hainbat gunetan izango da: Nautikoko terrazan eta La Flamenka gunean Donostiako kaian. Horrez gain, Trinitate Enparantzan ere izango dugu musika eskaintza, aurrerago jakinaraziko dizueguna.
Egunez egun, honako hauek dira arituko diren talde eta musikariak:
Larunbata, 9:
• 3 gabe 2 (23:00, La Flamenka):
Bere ibilbidea 2006an abiatu zuen Donostiako talde hau berriz izango dugu La Flamenka
gunean Aste Nagusi Pirata hasteko. Giroa ziurtatua izango dugu hamarnaka talderen bertsioak elkar lotu eta jendea dantzan jartzeko daukaten abileziari esker.
• Gus Van Sound (23:30, Nautikoa)
Elektro, break eta hiphop doinuekin guztiok dantzan jarriko gaitu Katalunia aldetik
datorkigun DJ honek. Ia bi hamarkadatako ibilbide luzean, herrialde desberdinetako hamaika klub, sala eta festibaletan aritua da. Nautikoa astinduko digu aurtengo Aste Nagusian, bere plateren indarraz!
Igandea, 10:
• Doctor Deseo (23:00, La Flamenka):
Francis eta bereak La Flamenkan izango ditugu aurtengo Aste Nagusian. Talde bilbotar
mitikoaren abestia eta ereserkiak ikusteko aukera paregabea.
• El_Txef_A (23:30, Nautikoa):
Gernikako DJ-ak munduan zehar aritu ostean gurera dator. Nautikoa berak bakarrik lortzen duen feeling bereziaz beteko du.

astelehena 11
• Arkada Social (15:30, La Flamenka):
Bizkar gainean 17 urtetako esperientzia duten arrasatear hauek oholtzetara itzuli dira berriz ere! Streetpunk-aren erreferenteak Euskal Herri osoan, zenbait urtetako atsedenaldiaren ostean (nahiz eta taldekide gehienak beste talde eta proiektuetan aritu diren jotzen tarte honetan), berriz elkartu dira Arkada Social osatzen duten mutilak, eta diska berri bat grabatu dute. Punk rock doinu zorrotzak eta letra zuzenak, berriz ere gure artean ditugu!
• Bad Sound System (19:30, La Flamenka):
Euskal Herriko Hip Hop eta Reggae-aren aitzindariak diren Bad Sound System piratekin
izango dugu berriro ere. Irungo taldeak bere erritmo jamaikarretan murgilduko gaitu Aste Nagusian.
• Berri Txarrak (23:00, La Flamenka):
Berri Txarrak hirukoteak orain arte zazpi disko eta dokumental bateko diskografia aurkeztu du, lan bakoitzarekin garapen geldiezina begi bistan utziz.
Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra), David Gonzalez (baxua) eta Galder Izagirre (bateria) dira gaur egungo euskal talderik indartsueneko kideak. La Flamenka gunean izango ditugu abordatzearen egun handian.
• Dubmatix (23:30, Nautikoa):
Kanadatik datorkigu Dub eta Reggaea lantzen dituen musikari eta ekoizleak, beren erritmo dantzagarriekin Nautiko gunea alaituko digu!
• La Gossa Sorda (23:00, La Flamenka):
Katalan Herrietatik festa giroan murgilduko gaituzte Gossa Sorda-ko kideek. Talde
valentziarra gurean izango dugu punk, ska, rock edota reggae-a nahastuaz sortzen dituzten abestiekin.

asteartea 12
• Esne Beltza (00:30, La Flamenka):
Xabier Solano eta bereak beren musika den reggae, ska, triki eta hip-hop-en nahasketan
murgilduko du piraten gunea. Beren laugarren lana den “Gora!”k dantza eta jairako uzten dizkigun gogoak asetzeko aukera paregabea izango dugu La Flamenkan.
• Les Alsborregach (23:30, Nautikoa):
Bilboko Kafe Antzokiko Stereorocks clubeko DJ residentea gure DJ gunean izango dugu gure gorputzak astin ditzagun.
Asteazkena, 13:
• Las Tea Party (23:00, La Flamenka):
Las Tea Party DJ proiektua 2010ean jaio zen, Eva Gutierrezek (La Cuisine) eta Lorea
Argaratek (Flow) Soraluzeko festetan elkarrekin sesio bat osatzea erabaki zutenean. Hasiera batean Funky-ra eta Electroswing-era bideratutako esperimentua zena, hainbat genero biltzera iritsi da: Electro, Drum n’ Bass, Dubstep, Moombahton eta beste hainbat
azpigenero, horietatik garrantzi berezia hartzen dutelarik Moombahcore-ak, el Brostep-ak…
• South Central (00:30, La Flamenka):
Gogoratzen zara nola gozatu zenuen aurreko Aste Nagusian South Central-en
kontzertuarekin? Ba aurten ere Brightoneko bikotearen zuzeneko indartsuarekin gorputza astintzeko aukera izango dugu.
• El Hijo de la Marily (23:30, Nautikoa):
Rap, Trap eta Bass estiloa lantzen dituena, indarrez girotuko du Donostiako gaua Nautiko
gunean!
• NoNames (00:30, Nautikoa):
No Name DJ lotsagabea, munduko Slow Jams eta Gospel-aren onena biltzen duen musikaria da. Igandero entzun daiteke www.tsolradio.com irratian 9:00-13:00 ordutegian.
Osteguna, 14:
• Telmo Trenor (23:30, La Flamenka):
Donostiar gazte honek 2007 urtean ekin zion bere ibilbide musikalari. Hip Hop-a eta Beats dira bere musika estiloak. 100% Gourmet eta Gallinero All Star taldeetako kidea da Telmo Trenor. Hainbat artista handirekin kolaboratu du, hala nola, Sorkun, Arufe, DanielBum…
Oraingoan, bere bakarkako proiektu berria ekarriko du kaira Donostiako Aste Nagusi Piratan.
• Zea Mays (00:30, La Flamenka):
Aiora Renteria eta bereak Euskal rock-aren punta-puntan daude. Nork ez du ezagutzen
“Negua joan da ta” abestia? Bilbotar laukoteak indarrez beteriko zuzenekoa eskainiko digu La Flamenkan.
• DJ Food (00:30, Nautikoa):
Ninja Tune diskoetxe britaniarretik sortutako proiektu ezagunak Nautikoan lur hartuko du.
Jazz-a eta Hip Hop-a nahasten dituen kolektibo honek mundu guztia mugiaraziko du Aste
Nagusian.

oatirala 15
• Kashbad (23:00, La Flamenka):
Urte asko izan dira Sorkun eta konpainia taula baten gainean ikusteko aukera izan ez dugula.
Aurten ordea La Flamenkan izango dira “Arrakala” diska berria aurkezten.
• Gatibu (00:30, La Flamenka):
Bizkaitar laukoteak bere rock musikaz bustiko du piraten gunea. “Urepel”, “Gabak zerueri begire”, edo “Musturrek Sartunde” bezalako abesti esanguratsuz gozatzeko aukera izango dugu Aste Nagusian.
• DJ P3z (23:30, Nautikoa):
Javi P3z sortzaile, produktore, musikari, DJ eta ekitaldi programatzaile donostiarra da. Bere emanalditan elektronika, musika latindarra, jazz-a, Hip Hop-a edo Funk-a nahasten ditu mundu guztia dantzan jartzeko.
Larunbata, 16:
• Glaukoma (23:00, La Flamenka):
Irun, Donostia, eta Tolosako bost gaztek ostatutako taldea da Glaukoma (bateria, baxua, bi gitarra eta ahotsa) eta bi estilo uztartzen ditu, rap-a eta reggae-a. 3 urte baino gehiagoko ibilbidea du Glaukomak eta Euskal Herrian ez ezik, herrialdetik kanpo ere hainbat kontzertu eskaini ditu. Aipagarrienak, akaso: Leóneko ReggaeBoa jaialdia (2012ko uztaila), Bonberenea Sutan jaialdia (2012. Bertan Berri Txarrak, Gose, Gas Drummers eta Matxura taldeekin batera aritu ziren, eszenatoki berberean), eta Bilbon (2011) Toots & The Maytals-en telonero izan ziren.
Sputnik 11 lanean parte hartu eta gero, bi lan kaleratu ditu Glaukomak: “Vol.1” (2012) eta “Vol.2” Euren alderdi ilun eta gogorrena lantzen dute azken honetan, jungle eta dubstep bezalako musika estiloen soinuak bereganatuz, jatorrizko rap-reggae izaera galdu gabe.
• Talde Sorpresa!!!

www.izanpirata.info
twitter.com/izanpirata
facebook:Donostiako Piratak

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí