Inicio NOTICIAS KALERA ROCK. Larunbatean!

KALERA ROCK. Larunbatean!

0
KALERA ROCK. Larunbatean!

ZE ESATEK

Rock, reggae eta ska musika nahasten dituen musika taldea da  Ze esatek. 2009an sortu zen Trikizio, The Txortains, Skunk, Harlax edota Nuke taldeetan aritutako musikariekin. Hamarkote “ganberro” honen helburuetako bat, Euskal Herriko txoko ezberdinetan jai giro ezinohobea sortzea da. Momentuz, bi dira kaleratutako diskoak, zeinak harrera ezin hobea ari diren izaten, batez ere, gazteenen artean.

httpv://youtu.be/iU-AVJ2j6PA

VOMITO

1984an beraien ezinegona eta izaera errebeldeari bidea egiteko asmoz, irungo lau gazte batu eta Vomito taldea sortu zuten. Denboran aurrera egin ahala, ez Euskal Herria osoan bakarrik, baizik eta espainiar estatuan ere bere lekua egitea lortzen du talde punkiak. 1998an eszenatokietatik desagertzea erabaki ostean, hamar urte igaro eta “Siempre fue terror” lanarekin batera taularatzen dira berriro. Momentu honetan, harcore ukitudun “En la Zona Zero” lana aurkezten ari dira.

httpv://youtu.be/958hZ7HjZRQ

BIZARDUNAK

Euskal folk erradikalaren doinuekin izango dugu Bizardunak taldea Kalerarocken. The Dubliners zein The Pogues talde irlandarren musika estiloetan oinarrituta, otsailaren 25ean ere Nafarroako erreinutik parrandara eta parrandatik ironiara eramango gaituzte Durangon. Bederatzi laguneko nafar taldeak eskaini ohi duen zuzeneko ikusgarriaz gozatu eta denon indarraz Nafarroako erreinura hurbil gaitezen!

httpv://youtu.be/h_dtN2bhI6U

HABEAS CORPUS

1994an jaiotako talde madrildarra, bere sorreratik, beharrizan musikalak konpromiso ideologikoari uztartzen saiatu da gaurdaino. Dagoeneko, zortzi dira harcore musika sortzen duen laukote honek kaleratu dituen lanak. Orain, 2011tik hasita, “O todo o nada” diskoa eskutan, Euskal Herrian ikusteko aukera izan dugu eta izango dugu aurrerantzean ere.

httpv://youtu.be/MbQrpwT8l9E

OBRINT PASS

1993an dultzaina bezalako istrumentu tradizionala ska, reggae eta harcore melodikoarekin nahastuz hasi zuen Obrint Pas-ek bere ibilbidea herrialde katalanetan. Beraien letretan, egungo edozein gaztek bizi duen errealitatearen berri ematen dute, beti ere, kritika sozialari lekua eginez. Era honetara osatu dituzte beraien zazpi lanak. Horietatik azkenak «Coratge» du izena eta Euskal Herrian ere izango dugu valentziarren azken lanaz gozatzeko aukera.

httpv://youtu.be/VF_GzJIhSrY

DES-KONTROL

1996an Arrasaten sortutako musika talde honek hautsak harrotu ditu Euskal Herriko txoko ezberdinetan zehar. 70eko hamarkadako punkak, 80 eta 90eko Oi! musikak, zein streetpunk-ak izan du beraiengan eraginik handiena. Urte hauetan zehar, lau lan kaleratu dituzte eta beste hainbat bildumatan parte hartu dute. Kontzertuei dagokienez, gehienak Euskal Herrian eman dituzte, baina atzerrian ere aritu dira.

httpv://youtu.be/wrta8DfVqqg

BETAGARRI

Euskal Herrian ska musikan puntako taldea dugu Betagarri. 1993an lehenengo abestiak sortzen ikusi genuen Gasteiz aldean. Eta 1997an lehenengo diskoa ekoitzi zutenetik gaur egunera arte, 50.000 kopiatik gora saldu dituzte. Ibilbide luzeko taldea dugu beraz Betagarri; izan ere, 17 urtean 900 kontzertu baino gehiago eman ditu bai Euskal Herrian eta bai munduan zehar ere.

httpv://youtu.be/AUamfNiwtrs

TRIKIZIO

Folk, rock eta ska estiloetan diharduen lau kideko musika taldea da. 1999an Zegaman sortu eta handik abiatuta, Euskal Herriko plazetan leku berezia hartu du.Talde honek baina, gurean ez ezik, Mediterraneo aldean ere oihartzuna izan duela esan daiteke, Euskal Herriko eta Kataluniako talde eta abestirik ospetsuenak biltzen dituen “Euscat” diskoari esker.

Aurtengo Kalera Rock jaialdiari plaza- talde honekin emango diogu bukaera Plateruena kafe antzokian.

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí